Jose Cruz Ruiz Villandiego Dr Ruiz Villandiego Servicio de Odontologia y Estomatologia Hospital Quiron Donostia San Sebastian 1Ahoa, eta hortzak, haurraren lehen kontaktua dira munduarekin eta funtsezkoak izaten jarraitzen dute gure bizitzan. Hortz edo ahoko mukosetako arazoak patologia askorekin intimoki lotuta daude eta, plazer, ongizate eta edertasunaren sentsazio askori, ere

Odontologia hortzetako txantxarrak baino askoz gehiago da. Lanbide honetan sartzen ari zarenean mundu asko aurkitzen dituzu trebatzeko eta errealizatzeko. Eta ezin zara geratu bakarrik Unibertsitatean ikasitakoarekin, gero eta gehiago jakin, are eta gehiago eguneratu behar duzu zientzian eta teknologian .

Eredu honek lan egiteko gure era zuzentzen du inguratzen gaituztenei lagundu eta bizi-kalitate hobea ematearen bokazioarekin, ahal dugun guztiarekin… eta aho osasuntsu eta ahalik eta perfektuenaren bidez gutxienez.

Jose Cruz Ruiz Villandiego
Odontologia eta Estomatologia Zerbitzu-Burua
Quirón Donostia Ospitalea

Hortz-Klinika perfektua Ospitale batean

Quirón Donostia (Policlínica Gipuzkoarekin elkartua) eguneko Ospitaleko Odontologia eta Estomatologia Zerbitzua gara.
Goi mailako Hortz-Klinika baten ezaugarri eta berrikuntza teknologiko guztiak dauzkagu
eta pazienteei arreta osoa, kalitatea eta segurtasuna eskaintzen dien Ospitale baten abantailak.

Hortz-Klinika bezala

Odontologia Kontserbadorea (estetiko eta funtzionala) eskaintzen dugu materiale hoberen eta azken belaunaldiko tresneriararekin (Diodo-Laserra eta ErbiumCr-Laserra, Erradiologia Digitala, Aho Barneko Kamerak, Hortz Mikroskopioa eta Lupak, Ahoko Inprimatzeetarako Eskanerra, Sedazio Kontzientea…). Ortodontzia, Ahoko Medikuntza, Ahoko Kirurgia eta bere aldaera guztietako Hortz-Inplanteak (berehalakoak erauzketen ondoren edo atzeratuak, berehalako protesiaz, gidatutako kirurgiarekin -minimoki inbaditzailea-) lantzen ditugu . Aparteko nazioarteko izen handiko teknikari protesikoekin egiten dugu lan protesi finko estetiko eta funtzional posibleenak sortzeko.

Espezialitate bezala Ospitale baten barruan

Espezialitate mediko guztiekin kolaborazioan lan egiten dugu eta tratamendu beteenak paziente konplexuenengan ekitea baimentzen digu, medikoki konprometituenetatik (kardiakoak, antigatzatuak, hepatikoak, diabetikoak, immunodeprimituak…. ) segurtasun eta erosotasun guztiarekin. Eta ezgaitasunak dituzten pazienteez arduratzea baimentzen digu, Alzheimerra duten pazienteak…

Sedazio Sakonaren edo Anestesia Orokorraren azpian egin ditzakegu esku-hartze guztiak…
Eta horrela tratamendu osoa eskain dezakegu saio bakarrean.
Eta dentistari BELDUR / IZUA dioten pazienteentzat (UMEAK O HELDUAK) nazio-erreferentzia izan.

80's

1986

1986an hasi ginen talde bezala lan egiten, Julián Cuesta Dk. eta Santiago Pardo Dk.-rekin batera, Hortz-Klinika txiki batean Arrigorriagan (Bizkaia).

1988

Bizkaiko Odontologo eta  Estomatologoen Elkargoaren Batzorde Deontologikoaren parte gara.

1989

Gure lana beste Klinika batekin lortzen eta uztartzen dugu, Beasainen.

90's

1991

Donostiako Gurutze Gorriaren Ospitaleko Odonto-Estomatologia Zerbitzua abiarazten dugu.
Jada gure hortz-tratamenduetan beste espezialitate batzuk batzen ditugu: Anestesistak, ORL-ak eta Akupuntura, ere.

1994

Pazienteekin Komunikazio erraz eta zabala bilatu nahian, lehenengo Aho-barneko Kamerak eta Tratamenduen Simulazioa (DentalView) integratzen ditugu.

1996

Hortz-Laserra gehitu zuen Euskadiko lehen Zentroa gara; Erbium-Yag Laserreko Heziketako Klinika Pilotua.
Min Garezur-Mandibularraren Espainiako Sozietatearen Kongresua antolatzen dugu

1998

Gipuzkoako Bazkundearen Urteko Zerbitzu Enpresa hoberenaren Saria jasotzen dugu.

1999

Hortz-Mikroskopioa gehitzen dugu.
00's

2001

Quirón Ospitalera mugitzen gara. Zerbitzuak eta Emateak gehitzen ditugu.

2003

Urte honetatik eta 2009 urtera arte, Ruiz Villandiego Dk.-k TeleDonostiko A TU SALUD osasun-programa zuzendu eta aurkezten du.

2004

Diodo-Laserra (Kirurgia, Periodontzia eta Zuritzeak) gehitzen da.

2008

Alemanian HIPNOSIA egiteko heziketa lortzen dugu hortz-tratamendu teknika bezala Beldurra duten Pazienteengan egiteko.

2009

Paziente Elbarritu eta Bereziarentzako Espainiako Odontologiako Sozietatearen Nazio Kongresua antolatzen dugu.
10's

2010

LAVA COS (3M) Inpresio Digitalen sistemaren lehen taldea Klinika Pribatuan.

2014

Odontologia Zerbitzuaren aro berria hasten da: berritzeak, Odontologo, Higienista eta Laguntzaile berrien gehitzea.
Hatsaren Unitatea sortzen da
Loaren Unitatea sortzen dugu.

2015

Erbium CromoYag-en Laser berria. Hortz-laserren Rolls Royce-a.

2016

Berritze lanen hasiera. Hobetze-lanak. Zain egoteko ChillOut-aren sortzea.
Aurpegi-masailetako Kirurgialarian Taldera gehitzen da taldea.
Ortodontzia sailaren gehitzea.

2017

Instalazio berrien inaugurazioa. Javier Urquijo-ren (Los Secretos) emanaldia terrazan.
Aurpegi eta Masailezurreko Minaren Unitatea sortzen da.
SEOENE-KO LEHENDAKARI IZENDATZEN DUTE RUIZ VILLANDIEGO DK.

Desgaitutako pazienteen Zentro desberdinekin eta Alzheimer-eko pazienteengan egiten dugu lan kolaborazioan. Paziente horien asistentzia eta mantenu-programak lantzen ditugu. Hitzaldi hezigarriak ematen dizkiegu familiei eta zaintzaileei.

 Ikerketa-lanak eta beste Zerbitzu Mediko batzuekin Artikulu Medikoetako kolaborazioak egin ditugu (Erradiologia / Otorrinolaringologia / Osteopatia / Aurpegi-Masailetakoa).

Eta hezitzen, irakasten, elkarlanean jarraitzen dugu…hobetzen

Gure kontsulta Donostiako Quirón Ospitalaren barruan kokatzen da, medikuntzaren alor desberdinetako abangoardiara kokatzen dena  eta Odontologia-Estomatologia Zerbitzua duen Euskadiko Ospitale bakarra.

Odontologia barruan teknika berri guztiak dituen instalazio eraginkorrak dauzkagu, Ospitale baten abantailekin batera (Espezialitate desberdinen Zerbitzu Medikoak, Laborategiak, Erradiologia, Ebakuntza-Gela, Larrialdiak, kalifikatutako Erizainak, Laguntzaileak eta Zaindariak).

Honek arreta osoago eta bereiziagoa eskaintzea baimentzen digu, erreferentzia-zentroa izanez beste Hortz-Klinikentzat tratamendu espezifiko askotan.

Hortz eta ahoen tratamenduetarako azken etateknologia esklusiboenak batzen dira Zerbitzu honetan pazientearentzat erlaxazio handiena lortzeko erronkarekin. Harreratik “chill out-a” edo “erromantikoa” terrazarekin itxarongela txiki eta erosoraino  jada pazienteek normalean “dentistarengan” jasotzen dutenaren desberdina den zerbait jasotzen dute. Klinika-arearako sarbideak berriro ere ustekabean harrapatzen du bere besaulki, pantaila eta makinengatik, jada bai Odontologiaren azken dimentsio teknologikoan kokatzen gaituztenak.

Gure pazienteak zaintzen ditugu ingurugiro eroso eta atsegina emanez.

Harrera · Egongela · Terraza · Laborategia · Esterilizazio-gela · Bista-gelak

Gure klinikaren bisita birtuala

Aurrekontuak egiten ditugu arrazoizko alternatiba guztiekin (sinple eta kontserbadoreenetatik korapilatsuen eta zorrotzetaraino) tratamendu iraunkor eta arrakastatsurako.

Tratamenduen ordainketa formula pertsona bakoitzaren ahalbideetara egokitzen dugu.

Zor-zatikatzeetarako erraztasunak, deskontuak goiz-ordainketagatik. Tratamenduaren finantzaketa osoa interesik gabe ematen duten Bankuekin kolaboratzen dugu ere
(kontuak bere bulegoetan irekitzeko beharrik gabe, ere).

Dudarik ez izan gure erizain eta idazkariari zure lehentasun eta ahalbideak komunikatzen.